| |
| Atal honetan hainbat gauza deskargatzeko aurkituko dituzu. Dokumentuak,
aplikazioak, PO fitxategiak, eta abar. Erabili orrialdearen ezkerrean dauden
estekak (irudi formakoak) azpiatal bakoitzera joateko. |
| |
| 2008-04-16 |
| Debian GNU/Linux banaketako Synaptic pakete-kudeatzailearen 0.61 bertsioari dagokion PO fitxategia jarri dugu eskuragarri. |
| |
| 2008-04-09 |
| POen atalean Cinelerra aplikazioaren PO fitxategia jarri dugu eskuragarri. Cinelerraren eskuliburua berriz Dokumentuak atalean jarri dugu. |
| |
| 2008-03-26 |
| POen atalean OpenOffice.org 3.0 bertsioari dagokien euskaratutako fitxategia eskuragarri jarri dugu. OOo 3.0 oraindik Beta egoeran dago, eta urtarrilerarte hizkuntzen fitxategiak OOo proiektura ez direnez bidaliko, artxibo hau babeskopia gisa utzi da zerbitzari honetan. |
| |
| 2008-03-13 |
| POen atalean GNOME 2.22 bertsioari dagozkion euskaratutako fitxategiak artxibo batean eskuragarri jarri dugu. Horretaz gain, Inkscape 0.46 bertsioari dagokion euskaraketa ere hor duzue : ) |